Teknologia albisteak

Enplegua 2010 urtean

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga - Prospektiker
2001-11-21 : 17:11

Frantziako Enplegu eta Alkartasun Ministeritzako DARES (Direction de l'animation de la recherche, des études et des statistiques) delakoak 2010 urteari begira prospektiba ikerketa bat egin du Frantzian eta 3 miloi lanpostu sor daitezkeela dio. Hau da, urteroko %2,9ko hazkunde ekonomiko tasaren hipotesia erabiliz, 2000 urtearekin konparatuz %12a lanpostu gehiago izango dira Frantzia osoan. Baina, zeintzuk dira etorkizuneko lanpostu hauek eta zeintzuk beteko dituzte?

DARES-en iritziz lanpostuen sorrera indartsua emango da 2005 urterarte, eta 2006 urtetik aurrera hazkunde tasa moteldu egingo da.

Zahartze prozesua dela eta, Europako eta Frantziako baby-boom izendatutako belaunaldiei erretreta garaia ailegatuko zaie. (kontutan izan Hego Euskalerrian baby-boom-a beranduago eman zela). Honen ondorioz, aurreikusitako langabezi tasak beherantz joango da eta 2005 urtean %6,7koa izango da eta 2010 urtean %5,5eraino jaitsiko da.

Baina, lanpostuen eskaera ez da izango berdina lanbide guztietan: enplegu kualifikatuenak eta hirugarren sektoreko merkatal aktibitatean sortzen diren enpleguak izango dira gehien haziko direnak.

Lanpostu ez kualifikatuak besteek baino gutxiago gehituko dira, baina zerbitzu pertsonalak edo partikularrei egiten diren zerbitzuei lotutako lanpostuak eta aktibitateak ondo mantenduko dira. Industria lanpostuei dagokionez, produkzioko lanpostuak behera egingo dute, baina produkzioari laguntzeko edo horren inguruan daudenak mantendu egingo dira.

Lanbide heziketa, teknologia berriak, komunikazioa eta hurbiltasun zerbitzuen inguruan dauden lanpostuak 2010 urteko palmares-ko aurreneko lekuetan izango dira.

Joan den urrian PREMIÈRES SYNTHÈSES aldizkariak argitaratu duen DARES-en ikerketaren arabera, hurbiltasun zerbitzuetako lanpostu batzuk eta zuzendaritza ingurukoak, gora beherak izango dituzte 2005 urtetik aurrera.

Frantsesez ikerketaren laburpena .pdf formatoan irakurtzeko egin klik hemen.

Erantzun

Sartu