Kalean da "Administrazio zibileko testu historikoak" liburua, IVAP-EHEEk 2001. urte honetan argitaratuta eta Imanol Trebiñok idatzia hainbat urtetako lanaren ondorioz. Liburuak jasotzen dituenen artean, 79 dokumentu historiko, tartean 1705eko Arrasateko bando bat desertzioez, edo 1931ko II. Errepublika Espainiarraren dekretu bat...
Monografia honek 772 orrialde ditu eta 3.120 pta. edo 18,75 eurotan saltzen da.
Liburuan, historian zehar euskaraz idatzitako administrazio zibileko testuen bilduma egiten da, inoiz izan diren guztiak jaso nahian, XIV edo XVI. mendeko antzinekoenetatik Espainiako Gerra Zibilaren bezperakoak arte. Horien artean bateratuta geratzen dira honezkero ezagunak ziren dokumentuak, hainbat aldizkaritan-eta argitaratu zirelako, baina baita sortu zirenetik hona berriro argia sekulan ikusi ez duen beste mordo bat ere bai. Monografia hau arlo honetan dagoeneko egin den bilduma eta ikerketa zabalena izateko asmoz sortu da.
Kronologikoki antolatuta dago, 79 kapitulutan, eta hauetako bakoitzean agiri edo agiri multzo bat jasotzen da, bertan atal hauek eskaintzen direla: eskuizkribua denean bere faksimilea -eta horrelaxe berrehun bat orri faksimileak baino ez dira-, testuaren transkripzioa, itzulpena denean bere garaiko bertsio erdalduna, dokumentuaren inguru juridiko eta historikoa argitzen duten azalpen batzuk, eta horrekin loturiko bibliografia. Horrez gain, liburuaren bukaeran halako agiriak eta liburua bera beste modu batez irakurtzeko aurkera ematen duten gaikako, tokikako eta pertsonakako aurkibide analitikoak gehitu dira.
Euskarazko dokumentazio honetan baditugu, labur aipatzeagatik, Ipar zein Hego Euskal Herriko alkateen ehun bat gutun inguru, bandoak dozenaren bat edo bi-edo, sei udal ordenantza, hainbat udal akta, diputazioetako, batzar nagusietako eta Nafarroako erreinuaren agiri batzuk, Frantziako nahiz Espainiako lege eta dekretu batzuk bere garaian euskarara itzuliak, eta gai diferenteenak tratatzen duen administrazio zibileko dokumentu andana bat.
Ondoren, interesa dutenentzat, liburuaren aurkibidea azalduko dizuegu.
Atarikoa 7
A.- Liburuaren helburua 7
B.- Lanaren hastapenak: hasierako korpusa 8
C.- Bilduma zehazteko erabilitako irizpideak: administrazio zibileko testu historikoa zer den bereizteko jarritako mugak 8
D.- Muga hauetatik kanpo geratu diren testu historikoak 9
1.- Elizaren administrazioarenak 9
2.- Administrazio militarrarenak 10
3.- Administrazio zibilari partikularrek zuzendutako idazkiak 11
4.- Agintariek asmo ez administratiboz kaleratutako mezuak 12
5.- Lehen euskal autonomiaren ingurukoak 13
6.- Besteak 14
E.- Korpus nagusiko dokumentuak eskaintzean jarraitutako sistematika 14
F.- Esker onak 16
1.- 1616/17ko Zuberoa eta Erronkari arteko korrespondentzia ofiziala eta 1415eko Nafarroako zerga administrazioaren gutun elebidunak 17
2.- 1680ko Urruña eta Hondarribia arteko korrespondentzia lapurreten gainean 23
3.- 1705eko Arrasateko bandoa desertzioez 31
4.- 1729ko Frantziako Erregearen pribilegioa liburu bat argitaratzeko 35
5.- 1754 inguruko Eibarko udal-ordenantzak hauteskundeez 37
6.- 1756ko Nafarroa Behereko Estatuen donazionearen akta 45
7.- 1769ko Sara eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria erlazioez: fazeriak 51
8.- 1773ko Ezkabarteko akta pisu, neurri eta armen gordailuaz: udalen merkataritza arauketa 57
9.- 1773 eta 1781 bitarteko Sara eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria harremanez 61
10.- 1783ko Gaztelako Kontseiluaren probisioa (edo Bergarako udal bilkuraren akta) elizkizunez: Gaztelako Kontseilua 67
11.- 1786ko Berako idazkariaren komunikazioa Larrun mendiko kaperau postuaz 77
12.- 1788ko Donibane-Lohizune eta Bera arteko korrespondentzia lapurreta baten inguruko bilatze lanez 79
14.- 1790eko instrukzioak Donibane-Lohizuneko populuarentzat herriko karguduntasunaren sujetean 135
15.- 1790eko Lapurdiko Komitatearen adierazpena Lapurdiko frankiziaren gainean eta Iraultza Frantsesaren garaiko beste testu euskaldunak 143
16.- 1792 eta 1798 bitarteko Ahetzeko udal-aktak 157
17.- 1799ko Sara eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria erlazioez 173
18. Datarik gabeko Hegoaldeko herri zehaztugaberen bateko erremateak 177
19.- XIX. mendeko Berako ordenantzak 181
20.- 1804ko Baigorri eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria erlazioez 183
21.- 1807ko Itsasu eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria erlazioez 189
22.- 1815eko Urruña eta Pasaia arteko korrespondentzia ebasketa batez 193
23.- 1817ko Urruña eta Oiartzun arteko korrespondentzia aziendetarako osasun neurriez 197
24.- 1821eko Sarako errolda, Etxalar aldeko fazerietan bazkatzen diren abereena 199
25.- 1822an Oiartzungo aiuntamentuak kontribuzioak kobratu nahian zabaldutako mezua 203
26.- 1824ko Sara eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria erlazioez 207
27.- 1825eko Goizuetako ordenantzak 211
28.- 1827ko Sara eta Bera arteko korrespondentzia fazeria erlazioez 221
29.- 1827 eta 1828ko Sara eta Etxalar arteko korrespondentzia 225
30.- 1829ko korrespondentzia Lasarteko auzo-alkate eta Hernaniko alkatearen artean. 233
31.- 1829ko Zugarramurdi eta Sara arteko korrespondentzia fazeria erlazioez 235
32.- 1837 eta 1838ko Sara eta Etxalar arteko korrespondentzia 239
33.- 1839ko Hernaniko udalaren bandoa karlistadaren garaiko herriko gauzen salmenten balio ezaz eta Bergarako hitzarmena euskaraz 245
34.- 1844ko Etxalarko alkatearen korrespondentzia Saran den iheslari batekin 249
35.- 1846ko Sara eta Etxalar arteko korrespondentzia fazeria erlazioez 251
36.- 1846 eta 1872 bitarteko Bizkaiko Batzar Nagusietako berbaldiak eta dokumentuak 253
37.- 1846ko Berako korrespondentzia Biriatu eta Urruñarekin azienda kontuez 265
38.- 1847ko Berako komisarioaren zirkularra 267
39.- 1848ko Goizuetako bandoa lizarrez 271
40.- 1850eko Olaberriako olen errentamendurako kondizioak: olen errentamenduak 273
41.- 1851tik aurrerako Urruñako Euskal Festen programak: Euskal Festak 279
42.- 1852ko Etxalar eta Sara arteko korrespondentzia fazeria erlazioez 289
43.- 1852 eta 1853ko Sara eta Bera arteko korrespondentzia 291
44.- 1855 eta 1856ko Etxalarko bandoak zergak pagatzeaz 293
45.- 1858ko Biriatu eta Bera arteko korrespondentzia fazeriez 297
46.- 1859ko Sara eta Etxalar arteko korrespondentzia dokumentu batzuk sina daitezen 299
47.- 1860ko Azkaine eta Bera arteko korrespondentzia monumentu baten gainean 301
48.- 1860 eta 1862 arteko Lasa eta Luzaide arteko korrespondentzia fazeria erlazioez 303
49.- 1861 eta 1865 inguruko Hernani eta Lasarteko horniduren errentamendurako kondizioak 307
50.- 1865eko Sara eta Bera arteko korrespondentzia bide bat egiteko auziaz 331
51.- 1875 inguruko Tolosako ordenantzak 335
52.- 1876ko Bidarrai eta Baztan arteko korrespondentzia fazeria erlazioez eta Banka herriko oharra 351
53.- 1877ko Gipuzkoako eta Bizkaiko Gobernu Zibilen jakinarazpenak soldaduen erreklutamenduaz 355
54.- 1877ko Gipuzkoako Diputazioaren zirkularra foruak gordetzeaz, estatuari pagatu beharreko kupoaz eta soldadutzaz 363
55.- 1881eko Donostiako udaleko lehiaketa literarioa edo Euskal-Erria aldizkarian agertzen diren programa ofizialak 371
56.- 1881eko Baigorri eta Luzaide arteko korrespondentzia fazeria erlazioez eta 1883ko Lasako oharra 379
57.- 1885eko Hernaniko alkatearen bandoak kolera izurritea dela eta 383
58.- 1888ko Usurbilgo ordenantzak 387
59.- 1897ko Goizuetako ordenantzak 411
60.- 1897ko Lasa eta Luzaide arteko korrespondentzia fazeria erlazioez 423
61.- 1897an Oiartzunen Gipuzkoako Diputazioak antolatu zuen nekazaritza eta ganaduen bilaldiaren programak eta ondorengo urteetakoak 425
62.- 1898ko Luzaideko aduana-administrazioaren eskaera ordain diezaioten 443
63.- 1901eko Hendaiako Festen programa 447
64.- 1903 inguruko Gipuzkoako agintarien bandoa Paris-Madril auto lasterketaz 451
65.- 1911ko Oiartzungo bandoak osasun neurriez 453
66.- 1916ko Gipuzkoa eta Arabako Partzoneria Jeneralaren bandoa bideen berritzeaz eta garoaren ebakeraz 457
67.- 1917 eta 1918 bitarteko Bizkaiko Diputazioaren zirkularrak 461
68.- 1917ko Bizkaiko Diputazioa eta Lekeitioko udalaren arteko korrespondentzia 467
69.- 1918ko Espainiako legea basoen gainean, Bizkaiko Diputazioak euskaratua 469
70.- 1918ko Bizkaiko Diputazioaren arautegia eskolentzako laguntzak finkatzen 477
71.- 1918an Bizkaiko Diputazioan Euskaltzaindia izango dena sortzeko aurkeztu zen mozioa 487
72.- 1918tik aurrera Gipuzkoako Komisio Probintzialak zabaldutako zirkularrak 499
73.- 1921eko bandoa Hernaniko medikuen eskubide eta betebeharrez 509
74.- 1925eko Gipuzkoako Diputazioaren araudia ganadua estaltzeaz 511
75.- 1927ko Gipuzkoako Diputazioaren obligazio jaulkipena 519
76.- 1931ko Ondarroako bandoa tabernak ixteko orduaz 523
77.- 1931ko II. Errepublika Espainiarraren dekretua nekazarien errenten gainean, Bizkaiko Diputazioak euskaratua 527
78.- 1933tik aurreragoko Berako bandoak 547
79.- 1935eko Lekeitioko bandoak Bilboko ospitalearentzako dirua batzen 555
Bibliografia 559
Aurkibide analitikoak
Erantzun
Sartu