Teknologia albisteak

Gasteizko XII. Jardunaldiak: Gasteiz Hiria, Kolore eta Bizia

Erabiltzailearen aurpegia
Idoia Torregarai, UEUko Komunikazio-arduraduna - Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2001-11-19 : 11:11

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Gasteizko Udalak Gasteizko XII. Jardunaldiak antolatu dituzte azarorako. Jardunaldi hauen helburua herritarren artean hausnarketa egitea eta ezauerak zabaltzea dira. Programa zabala: kontzertuak, hitzaldiak, eztabaidak... aurkezpena egin zen azaroaren 13an eta harrezkero pare bat hitzaldi ere eman dira. Geratzen da ekitaldirik oraindik.

Azaroak 20, asteartea. (Hitzaldia) Bi Museo, bi bilduma. Arabako Arte Ederren Museoa eta Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Itziar Aginagalde, Artearen Historian lizentziatua eta museo hezitzailea.

Azaroak 22, osteguna. (Mahai-ingurua) ARTIUM museoa eztabaidagai. Javier González de Durana, ARTIUMeko zuzendaria. Mikel Mintegi, Arabako Foru Aldundiko Kultura Diputatu ohia. Koldo Aginagalde, Artista. Natxo Rodríguez. (Moderatzailea)

Azaroak 24, larunbata. (Bisita gidatua, goizeko 10,00etan) Arabako Arte Ederren Museoa edota Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Itziar Aginagalde, Artearen Historian lizentziatua eta museo hezitzailea.

Azaroak 27, asteartea. (Hitzaldia) XX-XXI. mendeetako Gasteizko joera demografikoak. Marta Luxan, demografoa.

Azaroak 29, osteguna. (Mahai-ingurua) Lehorreratze bortitzak, etorkinak Gasteizen gaur egun. Angel Elias Ortega, Eusko Jaurlaritzako Gizarte-ongizate sailburu ordea. Agustin Unzurrunzaga, SOS Arrazakeria. Jesus Garay, STEE-EILASeko ordezkaria. Txus Elorza, Soziologoa. (Moderatzailea)

Kontzertua (Azaroak 29): ALDABE gizarte etxean (gaueko 22:00etan)

El Boghaz Gasteiztartu diren lau marokoar hauen eskutik Magreb-eko soinu erakargarri eta bereziaz gozatzeko parada izango dugu.

Haikor Seikote honek gure sehaska kanten doinu gozoetatik egungo folk soinu gaurkotuenetara eramango gaitu bidaian, abeslarien ahots gozagarriak bidelagun.

Erantzun

Sartu