Teknologia albisteak

Jaurlaritzaren egoitzan portatila lapurtu? Lasai, EEBBetan ere gertatzen dira halakoak

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo - CS
2001-11-16 : 19:11

Asteartetik asteazkenera, ordenagailu portatila lapurtu zioten Lakua-2 eraikinean, Jaurlaritzaren egoitzan. Ez zen edozein ordenagailu, Jaurlaritzako Finantza zuzendariarena baizik! Kontzertu ekonomikoaren eta kupoaren negoziazioak daramatza gizon honek, pil-pileko gaia orain bertan. Hortaz, ez da nolanahikoa izango ordenagailuan izango duen informazioa. Eta nork eta zertarako nahi zezakeen ordenagailu hori? Ba Ertzaintzak L.M.C.V. delako norbait atxilotu du Lakuan bertan, 29 urtekoa, eta Palenciakoa. Espia ala lapurra ote? Inplikazioen horien inguruan zipitzik ere ez dute iradokitzen El Paisek eta Diario Vascok.

Nolanahi ere, gauza hauek beste toki batzuetan ere gertatzen dira. Iazko apirilean, EEBBetako Estatu Departamenduaren egoitzatik desagertu zen ordenagailu portatil bat (irakurri hemen ). Eta duela urtebete, Qualcomm konpainiako zuzendari Irwin Jacobs-i berdina gertatu zitzaion, portatila erabiliz konferentzia bat eman zuen gelan bertan gainera. Eudora e-posta programaren sortzailea da Qualcomm software konpainia.

Erantzun

Sartu