Teknologia albisteak

Mendaron bideokonferentzia

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Araolaza - Eibar.ORG Elkartea
2001-11-16 : 14:11

Barrapuntoko albiste honetan sortu da albistea, Mendaroko Udalak dirulaguntzak ematen dituela bideokonferentzia sistemak erosteko. Lojikarik du horrek? Ez da etxea teilatutik hastea?

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean azaldu da deialdia, eta horrekin batera Mendaroko Udalak ere horrelako sistema bat erosiko omen du.

Ez da esaten zein motatako kamarak edo zein tamainako dirulaguntzak diren, bakarrik guztira miloi bat gastatuko dutela eta ez direla itzultzeko dirulaguntzak izango. Berdin izango da 10.000 pezetako etxerako kamara eta 5 miloiko bideokonferentzia profesional sistema osoa erostea?

Erantzun

Sartu