Teknologia albisteak

Hemen da Jazz Blues jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Basabe - Anboto Durangladeko Astekaria
2001-11-16 : 11:11

Elorrioko Arriola Kultur Aretoak apartekoa ohiko bihurtzen jarraitzen du. Izan ere, gure eskualdean ez da jazz musika entzuteko aukera askorik egoten, ezta bluesa entzutekoa ere. Aurtengoa Arriolako XII. Jazz eta Blues jailadia da. Sei kon-tzertutara joateko aukera egongo da eta, ohiturari jarraiturik, Arriola bertatik kanpora ere eroango dituzte emanaldiaetako batzuk: Parra tabernara eta Portalekua herriko tabernara. Egitaraua ikusteko zanpatu irakurri guztia.

Lehenengo urtean bestela izan zen arren, bigarrenetik aurrera jazz eta blues musika emanaldiekin antolatu zuen Arriolak bere jaialdia. Aldaketa, gainera, arrakastatik etorri zen: entzuleek proposamena egin zieten antola-tzaileei: jazz astea egin zuten legez, blues astea ere egitea. Larregi izan zitekeelakoan, biak batera programatu zituen Arriolak, eta horrela sortu zen jazz eta blues astea. Hirugarren urtean, beste aldaketa bat etorri zen: aste izateari utzi zion, eta jaialdi bihurtu zen Arriola Kultur Aretoak jazz eta bluesaren alde egindako apustuak. Egitura horri eusten dio orain ere, bederatzi urte geroago. Hori horrela, hamar egunean sei musika emanaldi entzuteko aukera egongo da. Egitaraua

egitaraua

Stay blues. Hilaren 15ean, gaueko 22:30ean, Parra tabernan.

Josetxo Goia-aribe ensemble.Zemendiaren 16an, gaueko 11etan, Ateneoan.

The Blues Blasters Zemendiaren 17an, gaueko 11etan, Ateneoan.

Luis Pinedo blues band. Hilaren 22an, gaueko 22:30ean, Portalekuan.

De dos en blues band. Zemendiaren 23an, gaueko 11etan, Ateneoan.

A. Serrano & Joshua Edelman trio. Hilaren 24an, gaueko 11etan, Ateneoan.

Iazko aldean, aurrekontuak behera egin du aurten: taberna bitan antolatu dituzte kontzertuetako batzuk, eta horiek tabernariek eurek ordainduko dituzte. Horregatik, 1.300.000 pezetako aurrekontua du, aurten, jazz-blues jaialdiak. Elorrion izango diren sei taldeetatik hiru dira Euskal Herrikoak: Stay Blues, Josetxo Goia-Aribe ensemble eta Iruñeko De dos en blues band.

Erantzun

Sartu