Internet bidez eraiki diren bankuen estrategia laster etorriko zen sukurtsalen heriotzan oinarritzen zen. Baina, Datamonitor etxeak Europan egin duen ikerketaren arabera, oraingoz behintzat orokorrean jendeak auzoko edo hiriko sukurtsaleraino jotzea nahiago du.
Momentuz behintzat, badirudi bezeroek nahiago dutela banketxearen sukurtsalera joan etxean internet erabiliz baino.
Internet bidez eraiki diren bankuen estrategia laster etorriko zen sukurtsalen heriotzan oinarritzen zen. Baina, Datamonitor etxeak Europan egin duen ikerketaren arabera, oraingoz behintzat orokorrean jendeak auzoko edo hiriko sukurtsaleraino jotzea nahiago du.
Bankaren estrategia kanalen aniztasunean oinarritu izan ohi da: internet, telefono banka, korreo, faxa, sukurtsala,... baina, beste edozein kanal baino gehiago bezeroek nahiago dutela banketxe bulegoa edo sukurtsala erabiltzea argi da.
Momentuz, bakarrik europar bezeroen %26ak erabiltzen du internet eta portzentaia horiek askoz txikiagoak dira Frantzia edo Espainian. Adibidez, estatu espainiarrean banka harremanetarako, bakarrik bezeroen %3ak erabiltzen du nagusiki internet.
Hala ere, aurreikuspen guztien arabera, etorkizunari begira Internet bidezko banka gora egingo du nabarmenki.
Horrela, Datamonitor ikerketa etxearen arabera, lau urte barru, 2005 urtean, Europako estatu handi guztiak kontutan izanik, hau da Alemania, Frantzia, Bretainia Handia, Espainia, Italia eta Suedia, internet kanala erabiliz 57,7 miloi erabiltzaile kopurua izango dute.
Beraz, zalantzarik gabe pixkanaka indartzen joango den kanala dugu Internet. Indartze honen abiadura, inbertsioak. heziketa edo erraztasuna eta tresnen kontua izango da?
Erantzun
Sartu