Musika bizitza dela dio goienkariatik egindako elkarrizketan, eta berak darraien bidea ez duela apurtuko ere gaineratu du. Horrela dio oinatiarrak: Musika egiteko eta musikaz bizitzeko jaio naizela uste dut. Nire zorion guztia musikak eman dit. Musikarendako eta musikatik bizi naiz, eta momentu honetan ere zoriontsu naiz.
Zer eskaini dizu musikak?
Musika bizitza da niretzat. Musika egiteko eta musikaz bizitzeko jaio naizela uste dut. Nire zorion guztia musikak eman dit. Musikarendako eta musikatik bizi naiz, eta momentu honetan ere zoriontsu naiz. Dena dela, momentu batzuetan musikatik bizitzea ez da batere erraza. Suhar eta Gabon doinuak diskoak kaleratu berri dituzu. Nola definituko zenuke bakoitza?
Suhar egin nuen lehenengo, eta nire tema intimista eta ezagun batzuk batu ditut, 16 guztira. Dena dela, egindako abesti batzuk ere sartu nahi nituen diskoan. Flaco Jimenezen bi kanta hartu ditut, Hil arteraino eta Belarretan, Egan taldean egondako Pelaez anaiek bi tema abestu dituzte. Estibaliz Asuak ere beste balada bat abestu du, Bakardadea izenekoa. Gabon Doinuak diskoan, berriz, gabonetako kantak batu ditut, 24 guztira. Erabat instrumentalak eta oso ezagunak dira denak.
Suhar orain gutxi jaio den zure semeari eskaini diozu.
Bai, nire seme txikitxoari. Aste honetan urtebete egingo du, eta berari eskainitako diskoa da.
Sortutako kantuak moldatzea ala berriak konposatzea nahiago?
Berriak konposatzea. Sorkuntza izugarri gustatzen zait. Barruko sentimenduak ateratzea gehiago gustatzen zait beste batzuen kantak moldatzea baino. Beste kanta batzuen moldaketak egitea, kantu horiek sortu dituenari omenaldi antzeko bat egitea da niretzat. Bestalde, Euskal Herrian ere badaude artista asko, oso onak direnak, eta hori dela eta gustatzen zait beste batzuenak ateratzea ere, baina tamaina batean.
Dena dela, beste hainbat disko ere kalean dituzu. Aurrekoen jarraipena dira oraingoak?
Nire disko guztiak bide batetik doaz, eta ez dut hartutako bide hori puskatzen. Grabaketa eta instrumentuen aldetik egon litezke aldaketak, baina horrek ez du esan nahi bidea aldatu dudanik. Nire tema guztiak nire sentimenduen isla dira.
Oñatiarra izan arren, Zestoan bizi zara.
Bizi Zestoan bizi naiz, baina bihotzez oñatiarra naiz. Nire bihotzean Oñati daramat, Zubillaga auzoan jaio nintzen-eta, Aita Madina jaio zen auzo berean. Hitzak heltzen ez diren tokira iristeko gaitasuna du musikak? Askotan bai.
Nork desafinatzen du mundu honetan?
Kulturatik kanpo dauden guztiek, eta batez ere politiko askok.
Abenduan Oñatin, zure jaioterrian, kontzertu bat eskainiko duzu.
Bai. ULMAk 40 urte beteko ditu aurten, eta kontzertu bat emateko eskatu didate. Oso polita izango da, eta niri ere ilusio handia egiten dit jaioterrian jotzeak.
Erantzun
Sartu