Teknologia albisteak

Urrezko Q ziuragiria Fagorrentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Gorka Etxabe - Goiena Telebistatik
2001-11-15 : 18:11

Fagor Elektratresnak enpresako egosketa negozioak Urrezko Q ziurtagiria jasoko du. Begoña Igartua, kalitate arduradunak, eman zuen jakitera atzo Goiena Telebistako Ekilan saioan. Iaz, Fagor Garagartzako egosketa negozioak zilarrezko Q saria jaso zueN.

Goiena Telebistako EKILAN saioan eman zuen jakitera Begoña Igartuak, Fagor Elektratresnak-eko kalitate arduradunak, urrezko Q ziurtagiria jasoko dutela. Euskalit erakundeak emango dio Fagor Elektratresnak enpresako egosketa sailari urrezko Q saria.

Alberto Gorritibereak zuzendu eta aurkezten duen saioan Begoña Igartuak egosketa negozioaren ibilbidea gogoratu zuen. Orain zortzi urte Fagor Elektrotresnak enpresako zazpi negozioek ISO 9001 saria jaso zuten, orain hiru urte ingurumen ziurtagiria, ISO 14001a alegia, eta iaz zilarrezko Q saria.

Fagor Elektratresnak enpresak bost lantoki ditu Euskal Herrian. Bi Arrasaten, eta besteak; Oñatin, Eskoriatzan eta Basaurin. Gainera, Polonian, Argentinan eta Marokon ere lantokiak dituzte. Guztira lau mila beharginek egiten dute lan Fagor Elektratresnak-en, bi enpresa nagusienak Arrasaten daude, Garagartzan eta San Andresen, baina azken urteotan nazioartekotze prozesua abian jarri dute.

Erantzun

Sartu