Urteko euskal web onena aukeratzeko garaia
Urteko euskal web onenari saria edo Buber saria emateko ordua da. Zortzi finalista daude, eta horien artean zenbait sari emango dira. Sarietako bat @Euskadi boletineko irakurleek emango dute. Boletin elektroniko horretako harpidedunak bazarete (eta bestela, harpidetu, ze e-postaz jasotzen den hamabostekari interesgarri bat da), benga ba, ez dadila euskaldunen botorik galdu bozketa horretan!
Buber sariaren inguruko informazio osoa, hemen. Toki horretatik ematen dira botoak halaber. Nori eman botoa? hauek dira finalistak:
- "CDTarjeta:"http://www.cdtarjeta.com
- Bagera.net, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen ataria.
- Kaixo!
- Gasteizko Udala
- Sanfermin.com
- El Correo Digital
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Chillida Leku Museoa
- "Bizkaimove,:"http://www.bizkaimove.com Bizkaiko trafiko informazioa
- Eustat Euskal Estatistika Institutua.
Horien artean, bat bakarra euskara hutsez, Bagera.net, hain zuzen ere Sustatu.com-en azpiegitura teknikoa eraiki duen enpresa euskaldunaren (Code & Syntax ) produkzio bat. Sustatu.com-en azpian dagoen doako software bera dago Bagera.net-en, gainera.
Irakurleen sariaz gain, epaimahaiak beste sari bat emango dute. Eta, aurten lehenbiziko aldiz, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak sustatuta, euskararen hedapenean gehien lagundu duen webguneari ere emango zaio sari bat.
Irakurleek, gainera, beste sari bat emateko aukera izango dute: euskal web pertsonal onena. Hor ez dago nominaturik, nahi dena aukeratu eta bozkatu.
Saria hilaren 23an banatuko da, Euskadi Internet biltzarraren barruan. Kontsultatu Sustaturen Hitzorduen atala.
Erantzunak kargatzen...