Teknologia albisteak

Joana Albret mintegiaren webgunearen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Joana Albret Mintegiaren bidez - Luistxok aukeratua
2001-11-13 : 14:11

Ostegun honetan hilak 15, Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiaren web gunearen aurkezpena egingo da Donostiako Koldo Mitxelenako Behatokian, goizeko 11,30etan. Euskal liburuzainen elkarte edo taldea da Joana Albret Mintegia. Webgune batez gain, posta-zerrenda bat ere badaukate.

Beren webgunea honela aurkezten dute:

Web gune horretan zuzenean kontsulta daitezke:

  • Mintegiari buruzko dokumentuak
  • Katalogatzeko Oinarrizko Terminologia, Mintegiak prestatu eta HAEE-IVAPek argitaratu duen liburua.
  • Dokumentuak atalean, besteak beste gai hauen inguruan argitaratutakoak jaso ditugu: Biblioteka Nazionala, euskaraz katalogatzeko arazoak eta euskal liburutegien egoerari buruzkoak.

Kontsultagarri dago Eusko Jaurlaritzaren Liburu eta Liburutegi Zerbitzuaren web guneari buruz landu dugun txostena ere.

Gonbidatuak zaudete denak aurkezpen horretara: ostegun honetan KMko Behatokian goizeko 11,30tan. Izan ongi.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago