Teknologia albisteak

Zientzia.net-en esperientzia

Erabiltzailearen aurpegia
Eider Carton eta Leire Cancio - Elhuyar / Zientzia.net
2001-11-07 : 17:11

Amaraunak salbatuko al du zientzia? Izenburu hori zuen Elhuyar elkarteko Eider Carton eta Leire Canciok Eusko Ikaskuntza-k antolatutako Zientzia dibulgazioaren inguruko jardunaldietan emandako hitzaldiak. Elhuyarrek ekoizten duen Zientzia.net atariaren esperientzia kontatu dute Carton eta Canciok.

Zientziaren dibulgazioak oro har eta bereziki Interneten duen erronka eta aukerez mintzatu ziren bi lagun hauek. Euskarazko Interneteko eszenatokiaren datuak ere eman zituzten horretarako, honako datuekin, adibidez:

  • Aurki euskal atariak gaur egun 3742 euskal webgune ditu erregistratuak.
  • Egunkariaren bertsio digitalak 70.000 bisita jasotzen ditu hilean batazbestez. ( Diario Vasco.com-ek 336.659 bisita)

Zientzia.net-ek berak hilean 7.300 erabiltzaile dituela diote Canciok eta Cartonek.

Azkenean, beren ondorioa zera da: Orain momentu aproposa da Zientzia dibulgazioa egiteko, jendearen interesa badugu eta gainera Internet-ek jendeari heltzeko tresnak eskaintzen dizkigu.

Erantzun

Sartu