Canal21-k sortzen dizkion diru gastu handiak murriztu nahi ditu Euskaltelek
Canal21 gogor hasi zen Espainian, publizitate kanpaina handiekin, baina gero apur bat pott egin du. Ezagupenean, 12. dago Espainiako atarien artean, eta Interneterako sarbide nagusien ranking-ean, 13. (%1eko merkatu kuotarekin 2001. urtean, iaz 1.5 zelarik), Espainiako Asociacion de Usuarios de Internet elkarteak emandako datuen arabera.
Publizitateaz gain, nonbait, apenas duen sarbiderik Canal21-k, eta horrekin, galera handiak dira. Hala ere, Expansion-ek dioenez, Euskaltelen espero dute aurten iaz bi halako fakturatzea Canal21-rekin: 3 milioi euro. Ez dirudi asko, zelako operazio handia izan den kontuan izanda. 2000 urtean, 48 milioi eurotako galerak izan zituen Euskaltelek, eta Euskaltelek berak esandakoaren arabera, horren eragile nagusiak telefonia mugikorreko kanpainak eta Interneteko ataria izan ziren. Beraz, iazko Canal21ko diru sarrerak 1.5 milioi eurotakoak izan baziren... ba atera kontuak zenbat galtzen duen atariak.
Erantzunak kargatzen...