Oiartzungo enpresa bat, Zara erraldoiaren urratsen atzetik
2001-10-30 10:10
Prentsako artikulua hemen duzue, El Pais egunkariaren Negocios gehigarriko igandeko alean.
Orain arte, Espainia eta Portugalen ireki izan dituzte dendak. Hurrengo urratsa, Frantzia, eta gero, urrutiago ere bai. Fosco-ren denda eredua ez da frankiziarena, jabetza zuzena baizik. Horregatik beren hazkundea nahiko kontrolatua da, baina oso sendoa. Enpresa hau 1991n sortu zen Oiartzunen, baina jatorria 1946an Hernani sortutako zapata-denda batean du.
Erantzunak kargatzen...