Uste dut datozen hamar urteotan etorriko diren aurrerapen digitalik handienek zerikusi gutxi izango dutela ordenagailuekin idatzi du Walter S. Mossberg kazetariak The Wall Street Journal egunkarian. Urriaren 25ean hamar urte bete zituen informatikaren gainean idazten hasi zela New York-eko egunkarian. Hori dela eta, errepasoa eman die azken hamar urteei eta zenbait iragarpen egin, datozen hamar urteei begira.
Nork ekarri dizkio kontsumitzaileari berrikuntza handienak azken hamar urteotan informatikaren esparruan? Walter S. Mossberg kazetariaren ustez, America On Line (posta elektronikoa zabaldu du nonahi eta Internet eraman du 32 milioi etxetara) eta Palm (honek kategoria berri bat sortu du, laguntzaile elektronikoena) enpresek.
Eta datozen hamar urteei begira, zer? Uste dut datozen hamar urteotan etorriko diren aurrerapen digitalik handienek zerikusi gutxi izango dutela ordenagailuekin, esan du. Eragingo dute ordenagailuekin, baina batez ere AOL, Palm eta haririk gabeko telefonia eta komunikazio enpresen aurrerapenekin egingo dute bat, dio. Aparailu digital asko sortuko dira, elkarren artean lotuta eta baita Internetekin bat eginda. Azken honetatik denborapasak, filmak eta era askotako informazioa jasoko dute. Baina oztopo asko izango da. Teknologia superazkarrak indarrean egon bitartean, gauzak motel joango dira. Izan ere, aurrerapen hauek guztiak telefono eta kablearen industriaren pean egongo dira, bi industriarik motelen pean.
Artikulu hau aste honetako The Wall Street Journal-en irakur dezakezue.
Erantzun
Sartu