Teknologia albisteak

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko belaunaldiarteko tailerra museoan

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-06 : 23:25
Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Belaunaldi arteko tailerraren 2.edizioa antolatu du aurten. Ekitaldia martxoaren 8an, larunbata, eguerdiko 12.00etan hasiko da eta publiko mota guztiei zuzenduta dago, adin guztietako emakume zein gizoni. Bertan belaunaldi desberdinetako herriko 6-7 emakume izango dira protagonista, bizitzako momentu desberdinetan beraiek izandako bizipenak parte hartzaile guztiekin elkarbanatzeko prest etorriko dira. 
Tailer berezi hau XIX.mendeko euskal herriko emakumeak zuten bizimoduari buruzko datu batzuk emanez hasiko dugu, eta hortik abiatuta gizartean emakumeak izan duen parte hartzearen aldaketa landuko dugu. 
 
Programazioa:
  • Hausnartzeko unea: Zergatik ospatzen da Emakumeen Nazioarteko eguna? Zertan aldatu da XIX.mendeko emakumeen bizimodua eta zein da gaur egungo egoera?
  • Gertukoen bizipen eta istorioak: Ormaiztegiko 6-7 emakumeen (hau, gazte, heldu eta adinekoa) bizipenak deskubritu nahi?
  • Jolastera! Tribial Feministan gurekin jolastu nahi?
 
Ekitaldi hau Ormaiztegiko Udala, Jubilatu eta Guraso Elkartearen laguntzarekin antolatu du Zumalakarregi Museoak. 

Anima zaitezte lagunok!!

Informazio +

Erantzun

Sartu