Teknologia albisteak

XIX.mendeko Eleganteen I.Bilkura Ormaiztegin. Elegante Eguna 2013

Erabiltzailearen aurpegia
2013-11-22 : 14:26

Larunbat honetan, azaroak 23, estreinatuko ditugu egitasmo honi esker sortu ditugun jantziak, haur, gazte zein helduak jantziko gara XIX.mendean Ormaiztegira Bainuetxeko urez gozatzera etorri ohi ziren eleganteen gisan. 

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak 2012an ekin zion herriko Elegante Egunean XIX.mendera bidaiatzeko ideiari. Lehen pausua garaiko janzkerak aurkezten zituen irudi proiekzio bat izan zen eta 2012ko Ander Deunaren jaietan ikusgai egon zen museoan bertan. 
 
2013 honetan ordea, aurrera pausu bat gehiago eman du, eta herritarrei jantzi Eduardianoak josi eta Elegante Egunean janzteko proposamena egin die. Jantziak sortzeko ideia hau martxoan aurkeztu zen museoan, Anácronicos Recreación Histórica-ko bi kidek Jantzi Eduardianoei buruz eskainitako hitzaldi historiko batekin eta egun berean aurkeztu zen garai bereko jantzi zein konplementuen aldi bateko erakusketarekin. Erakusketa ireki eta hilabetera, apirila aldera, ekin genion jostun tailerrei eta atzo, azaroak 18, astelehena, eman genion amaiera. 
 
Larunbat honetan, azaroak 23, estreinatuko ditugu egitasmo honi esker sortu ditugun jantziak, haur, gazte zein helduak jantziko gara XIX.mendean Ormaiztegira Bainuetxeko urez gozatzera etorri ohi ziren eleganteen gisan. 
 
Egitaraua: 
 
· 11.30etan bilduko gara museo aurrean eta taldeko argazkia aterako dugu lehenik. Ondoren, eta 14.30ak bitartean, PHOTO-CALLa egongo da San Andres eliz atarian, garaiko dekoratu zein argazkilariarekin. 
 · Goiz osoan zehar, heldu zein gaztetxoentzako garaiko jolasak izango dira.
 · 14.00etan Eleganteen Bazkaria izango da, Zubipe Kiroldegian.  O.G.A-k antolatuta.

Erantzun

Sartu