Teknologia albisteak

Iñaki Antiguedad: Ur politikaren erronka nagusia da lurralde antolaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2014-04-05 : 12:39
Iñaki Antiguedad UPV/EHUn Geologiako irakasle eta ikertzailea da. Hidrogeologiako katedraduna ere bada eta berarekin hitz egin dugu EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako Zientzia Kaiera blogean. Kamera aurreran jarri dugu Iñaki eta bera da ‘Zientzialari’ ataleko laugarren protagonista. Euskal Herriko akuiferoen kalitateaz hitz egin dugu eta zein eragin duen hauetan gizakion jarduerak. Izan ere, egiten dugun guztiak baitu eragina, onerako edo txarrerako.

Egiten dugun guztiak du eragina, onerako edo txarrerako. Mendialdean ditugun akuiferoen uraren kalitatea ona da baina haranetako akuiferoek kalteak pairatzen dituzte gure jarduerak direla eta. Kalitateaz gain, uraren ibilbide naturalari ere oztopoak jarri dizkiogu.

Gogora ekartzen du euria nonahi egiten duela eta lurzoruan jausten den ur horrek bere bidea hartuko duela. Bide horretan oztopoak jarri dizkiogu urari eta egin ditugun okupazio mota batzuek ez dira guztiz errespetagarriak honekiko.

Besteak beste, ikerketa bultzatu beharra ikusten du, ez garelako uste dugun bezain jakintsuak gai honetan eta ezinbestekotzat jotzen du, lurraren antolaketaren politika egoki bat uraren gestiorako.

Erantzun

Sartu