Teknologia albisteak

40 urtetik gorakoen VIII. dantza txapelketa Zerainen

2012-07-29 : 17:30

Orain dela zazpi urte egin zen lehen aldiz 40 urtetik gorakoen dantzan txapelketa Zerainen. Hark izan zuen arrakasta ikusita hurrengo urtean ere egitea erabaki zen, eta orduz geroztik urtero ospatzen da. 40 urtetik gorakoen Euskal Herriko VIII. dantza txapelketa abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, 19:00etan izango da Zeraingo plazan.


Gazteak hainbat txapelketa nahiz emanalditan dantzan ikustea ohikoa da, baina ez da hala gertatzen adin batetik aurrerakoekin. Haiei ere jendaurrean dantza egiteko aukera emateko eta dantza plazara eramateko sortu zen egitasmo hau.


Abuztuaren 15erako 40 urte beteak dituen edonork har dezake parte txapelketan, eta profesionalak ez diren dantzariak eta dantza-zaleak ere animatu nahi dira parte hartzera. Izena emateko 690032571 telefono zenbakira deitu behar da edota zeraindantzazain@gmail.com helbidera idatzi. Izena ematen duten lehenengo 12 bikoteek izango dute dantzatzeko aukera.


Bikote bakoitzak trikitixaz jotako sei parteko Fandango bat eta txistuz jotako beste sei parteko Ariñ-ariñ bat dantzatu beharko dituzte. Janzkera librea izango da eta ez du epaiarekin zerikusirik izango. Epai-mahaia Euskal Dantzarien Biltzarreko adituek osatuko dute eta lehenengo hiru bikote sailkatuek Joxe Mari Telleriak egindako garaikurrak izango dituzte sari. Egun berean berriz, partaide guztientzat afaria izango da.

Erantzun

Sartu