Joan den astean publizitatearen inguruko
El Sol jaialdia ospatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian.
Getty Images munduko irudi baku handienetako bat da eta
iStockphoto da bere online zerbitzu nagusia. Jaialdiaren baitan,
paperezko kurriloekin osatutako muntaketa eraiki zuten publizitate sortzaileen omenez, "ofizioa berreskuratu" izenburupean.
Barking Blogs komunikazio agentzia donostiarra arduratu da ekintza hau bideoan islatzeaz.
Publizitate komunikazioaren ingurukoen artean handi eta ezagunenetakoa da El Sol jaialdia. Bere garaian Donostian ospatzen zen, baina duela zenbait urte Bilbora eraman zuten.
Joan den astean (maiatzaren 30etik 31ra) edizio berri bat antolatu zuten Bilboko Euskalduna Jauregian.
Hainbat publizitate kanpaina izan ziren sarituak.
Getty Images etxeak eta iStockphoto bere online zerbitzu nagusiak muntaketa ikusgarria antolatu zuten jaialdiaren baitan.
Manuel Carrasco origami maisuak diseinatu zuen instalazioa, jaialdira bertaratu zirenen gozamenerako.
Paperez eta eskuz egindako koloretako 500dik gora kurrilorekin hodei bat osatu zuen papiroflexia maisuak, eta ikastaro txikiak ere antolatu zituen, "
Ofizioa berreskuratu" kanpainaren baitan.
Getty Images eta iStockphoto etxeek
Donostiako Barking Blogs agentziari eskatu zioten ekitaldia islatzen duen bideoaren lanketa, grabaketa eta muntaketa.
Erantzun
Sartu