-Egurrezko ogi bat, mesedez.
-Gaizki esan duzu. Ogia ez da egurrezkoa.
-Ba, egurrezko labeko ogia, axola ez badizu.
-Labea egurrez egina al da ba?
-Egurrez berotutako labean egindako ogia, hortaz.
-Egurrak berak berotzen ote du labea?
-Egur-suaz berotutako labeko ogia, faborez.
-Beste ogien labe berean berotua da, egia esan.
-Hortaz, egur-suaz berotutako labeko ogiaren antzeko zer hori, jainkoaren izenean.
-A, egurrezko ogia nahi duzu zuk.
Erantzun
Sartu