Teknologia albisteak
1

Segregazioa feminista? Lagun zientzialari batek, ikuspegi feminista batetik, neska eta mutilen hezik...

Erabiltzailearen aurpegia
2014-01-13 : 12:08

Segregazioa feminista? Lagun zientzialari batek, ikuspegi feminista batetik, neska eta mutilen heziketa bereizia defendatu zidan aurrekoan: lidergorako gaitasuna duten neska gazteek, adibidez, nesken artean ikasita, garatu egiten omen dute ahalmen hori, eta mutilekin egonez gero, berriz, itzalpean geratzen omen da; ikerketa serioak omen daude gaiaz, mundu mailan. Aparte ikasteak beste hainbat inplikazio ere badituela gogoratu nion, baina, nolanahi ere, segregazioaren gaia Opusekoen atzerakoikeria baino konplexuagoa dela onartu behar, erantzunik ez dudan arren.

Erantzunak

2014-01-20 : 20:07

Nesken "segregazioa" hizpide, orain dela pare bat urte idatzi nuen beste hau etorri zait gogora: http://eibar.org/blogak/sarasua/neskak-eta-mutilak-elkarrekin-ala-banatuta
Kirola egiteko orduan ere, ez ote den neskentzat "hobea" euren aldetik aritzea, mutilen diktaduratik aparte... Ez daukat garbi, egia esateko. Bi ereduak daude martxan Gipuzkoan une honetan, eta urte batzuk beharko ditugu emaitzak jasotzeko. Orduan ikusiko dugu...

Erantzun

Sartu