Abenduaren 20tik Urtarrilaren 7ra, Marmotaren Eguna ez baizik Hilabetea bizi dugu. Urtero albiste berberak modu berean. San Tomasak, Loteria, Olentzero, Espainiako Erregearen hitzaldia, opariak, Inuxente eguna, Gabonzaharra, Lehendakariaren txapa, Parrandak, Urteberria, Erregeak… Trintxerpen etxe batzuk erre ez balira, beste edozein urtetan egon gintezkeen. Zoritxarrez, presoak etxeratzeko Bilboko manifestaldi erraldoiak ere urteroko erritua bihurtzeko itxura guztia du.
.@xme64 Euskal selekzioaren partidua ere ezin aipatu gabe utzi...