Teknologia albisteak

XARE, hilaren 23 eta 24an Donostiako Kursaalen

2012-11-21 : 14:02

Aste honetako ostiral-larunbatean, azaroaren 23an eta 24an, XARE azoka egingo da Donostian, Euskal Kultura digitalaren azoka ireki eta partehartzailea. Bi egunetan zehar, stand-ak, hitzaldiak, kontzertuak, multimedia instalazioak, eta aurkezpenak izango dira Donostiako Kursaalean. Sarrera doakoa izango da, erabat irekia, eta publiko orokorrari, IKTen sektoreko profesionalei eta beste edozein enpresa, instituzio eta elkarteri ere luzatu zaie gonbidapena. Egitarau osoa PDF honetan ikusgai.

Gaur egun, bizitzako edozein arlotan Informazioaren Teknologia Berriek (IKT) garrantzi handia dute. IKTen erabilpen intentsiboak alor askotan eragindako aldaketak direla medio, kultura digitala bezala ezagutzen dugunak oso esparru ezberdinak biltzen ditu. IKTen erabiltzaile fidelenak gazteak direla jakinik, etorkizunean joera hau areagotuko dela garbi dago.

Guzti hori kontuan harturik, Eragin.com enpresak XARE azoka jaialdia jarri du abian. Kultura digitalean euskarazko erabilpena sustatzeko asmoz, bi eguneko jardunaldiak prestatu dituzte hilaren 23an eta 24an, eta stand-ak, hitzaldiak, kontzertuak, multimedia instalazioak, aurkezpenak eta abar edonoren eskura jarriko dituzte Donostiako Kursaalen.

Sarrera doakoa izango da, erabat irekia, eta publiko orokorrari, IKTen sektoreko profesionalei eta beste edozein enpresa, instituzio eta elkarteri ere luzatu zaie gonbidapena. Oraingoa XAREren beta edizioa izanik, egitasmo ireki eta partehartzaile honek jarraipena izango du. Interneten etengabeko presentzia izango du eta ekainean lehenengo edizioa antolatuko da. Hortik aurrera azoka jaialdia urtero data horietan egiteko asmoa dago.

Informazio gehiago www.xare.eu webgunean. 

Erantzun

Sartu