Teknologia albisteak

Iron Maiden taldea berriz ere Bilbon ikusgai

2013-03-12 : 08:58
Metal mugimenduaren aitzindarietakoa den talde ingelesa maiatzaren 27an BEC aretoan arituko da, soilik 4.000 zortedun ikuslerentzat. 2007.urteko BBK Live jaialdiaren ostean, Iron Maiden Euskal Herrira itzuliko da. Sarrerak bihartik aurrera salgai!
Bapatean eta inolako susmorik gabe sorpresa edarra hartu dugu musika zaleok, Iron Maiden talde ingelesa gurean egungo da maitzaren 27an, Barakaldon hain zuzen ere.

Honelaxe, taldeak beren Europear Bira osatzeko BEC aretoa aukeratu dute baina soilik 4.000 sarrera jarriko dira salgai, kontzertu intimo bat eskaini nahian. Kontzertu honen ostean ingelesak Bartzelonan eta Madrilen arituko dira Sonisphere jaialdiaren barnean. 

Sarrerak bihar, martxoak 13 asteazkena, jarriko dira salgai.

Hauekin batera Voodoo Six taldea arituko da, metal kontzertu bikaina osatuz. Ikuskizun itzela izango da dudarik gabe eta zeinek daki talde honetaz disfrutatzeko azken aukera ote den.

Erantzun

Sartu