Irailaren erdialdean Elbeteko jaietan, Baztanen, emakumeak mutil dantzetan parte hartzen ahalegindu zirenean,
txistuak eta irainak jaso zituzten. Baina badira ere normalizatzen doazen emanaldiak. Iurretan
San Migel egunean neskek lehen aldiz dantzatu dute aurten. Egun honetan dantzariak izaten dira festaren protagonista nagusiak baina orain arte, mutilek bakarrik parte hartzen zuten kalejiran eta dantza emanaldian. Aurten neskak ere batu zaizkie mutilei normaltasun osoz eta dantza saioa eman dute.
Iurretako neskak, historian lehen aldiz San Migel egunean dantzan aritu dira mutilekin batera plazan. San Migel egunean gizonezkoak dantza emanaldia ematen zuten kalejira egin ondoren. Herrian nesken taldea egon arren, hauek ez zuten parte hartzen San Migel eguneko dantza saioan baina kalejiran parte hartzeko gonbitea jaso izan dute urteotan. Kalejirarako bai, dantza emanaldirako ez.
Aurten gonbitea jaso ondoren, gaia aztertu eta eztabaidu zuten eta erabaki bat hartu ere:
neskak merezi duten protagonismoa izatea lortzea eta orain arte mutilenak soilik izan diren dantza saioetan parte hartzea, euren ekarpena eginez.
Egoera eta hartutako erabakia azaldu zieten herritarrei
Anboto herri aldizkarian argitaratutako gutun baten bidez: "
Iurretako dantzariak", eta San Migel egunean plazan dantzari ibili ziran.
Horretaz gain, Iurretako udaletxeari eskaera zuzena ere egin diote dantzari
ek: "ea udaletxe aurrean dagoen dantzariaren alboan neska bat jartzen duen, Iurretako herriko dantza taldeak mutilez gain neskak ere badituelako!".Iturria: dantzan.com
Erantzun
Sartu