Teknologia albisteak

Ahora! bideoklipa (Kilometroak 2013rako)

Erabiltzailearen aurpegia
2013-06-03 : 13:47

Tolosako Laskorain ikastolak antolatuta Kilometroak 2013 euskararen jaia aurrera doa, abestia inauterietan atera genuen, eta dagoeneko badugu Bideoklipa eskuetan. Orain artekoetatik ezberdina, ausarta, bizia, sentimenduz betea, leloak eta kantuak bezela zer esana ekarriko duena, eta guztiak aho zabalik utziko dituena.

SINOPSIA
Festa bat. Txikia hasieran, baina pixkanaka adin, mota eta kolore guztietako jendea bilduko duen festa. Horixe baita, Kilometroak jaia bera ere, motibo bakarraren inguruan, hots euskararen inguruan adin, mota eta kolore guzietako jendea erakartzeko gai den jaia. Kantuak zioen bezala hasi etxetik eta kalera…
bidean harrapatzen dituen guztiak atzeman eta blaituko dituen festa.

EGILEAK
Naiara Arregi, Juan Urretabizkaia, Pablo Dendaluze, Helena Larrañaga eta Unai Altolagirre.


HELBURUAK
B
ideoklip honekin hainbat ideia transmititzen saiatu gara:
  • Lehena argia da, festarena. Kmk13 festa erraldoi bat izatea nahi dugu eta izango da, festa alaia eta ilusioz betea. Arlo, adin eta gremio guztietako jendea bildu nahi izan dugu hori islatzeko.
  • Bideoak bestalde indarra transmititu nahi izan du, jende desberdin asko festa berera erakartzeko duen indarra.
  • Bestalde, islatzen du hedapenaren ideia ere; festa etxean hasten da baina pixkanaka herrira zabalduko da, bidean harrapatzen dituen guztiak festaren parte bihurtuz.
  • Kmk13 Tolosan izaki, guztiari Inauteri kutsua eman nahi izan diogu, nola ez. Horretarako gremioak karikatura bihurtu eta muturreraino eramaten saiatu gara, bideoari komikotasuna eman nahian. Ideia horiek denak buruan hartuta, bat eta bakarra da bideo honen mezua: ZATOZ GUREKIN FESTAN PARTE HARTZERA, eta bide horretan eraman ezazu euskara AHORA!

Mila esker bideo partehartu duzuen pertsona guztiei!


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago