Teknologia albisteak

Euskaraz kantari, madonna!

2014-06-17 : 11:59
Italiako hiriburuan 47 haurrek euskaraz egindako abestiekin bilduma argitaratu berri dute, Euskanta izeneko proiektuaren aterpean.
Bosgarren urtez jarraian egin dute, gainera. Pentsa, guztira 200 haur baino gehiago euskaraz kantari.
Italieraz poesia bat idatzi, euskarara itzuli, doinua eta erritmoa konposatu eta abestia interpretatu. Horixe da pop ikutuko disko honi haur bakoitzak eman diona, horixe euskal kantagintzari egindako ekarpen ederra.
Web orrialde honetan entzun daitezke abesti guztiak:
http://euskanta.wordpress.com/
Kontua da Euskal Herrian batere oihartzunik ez duela izan ekimen honek. Zergatik ba? Madonnak euskaraz abesti bat kantatu zueneko hartan kuleroak busti eta galtzontziloak urratu bagenituen…?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago