Teknologia albisteak
5

Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea

Erabiltzailearen aurpegia
2013-05-21 : 13:28
Gaur arratsaldean Donostian (19.00etan Kortxoenea gaztetxean, Grosen), hitzetik-hortzera aipatzen diren sare sozialen abantailei buruz jardungo dute, baina baita askoz gutxiago aipatzen diren desabantailei buruz ere. Gizarte mugimenduek sare sozial korporatiboak erabiltzea komeni da? Zeintzuk eta nola? Herritarrontzat zeintzuk dira arrisku nabarmenenak?

Hizlariaren iritziz (ni neu), tresna hauekiko hausnarketa kritikoak gero eta premiazkoagoak dira, helburu bezala mozkin ekonomikoak bakarrik dituzten korporazio erraldoiek gure gizartearen bilakaera zuzentzea uzten ari bait gara.

Hitzaldi hau, AHTren aurkako taldeak datozen asteotan Donostialdean antolatu dituen hainbat ekitaldiren barnean kokatzen da

Erantzunak

2013-05-21 : 14:30

Txopi: ordua eta tokia gehituz ukitu egin dizugu artikulua, ez zinen molestatuko, espero dugu.

Bestalde, gaur Berrian Edu Lartzangurenek elkarrizketa egin dio hizlariari:
http://paperekoa.berria.info/agenda/2013-05-21/027/001/twitter_facebook_eta_halakoak_ez_ditugu_modu_osasungarrian_erabiltzen.htm

Besteak beste Txopik dio:


Badira gaixotasun sintoma batzuk jende askok, gehienak, Twitter eta Facebook sare sozialei ematen dien erabileran, eta horiek ez ditugu modu osasungarrian erabiltzen.
2013-05-21 : 14:43

Ederto, eskerrik asko :-)

2013-05-21 : 15:37

Aizue, lehen ere galdetu dut (https://twitter.com/desplazatua/status/336737796599476224), baina berriz hemen: joaterik ez dugunok, jarraitzeko modurik? Eskerrik asko

2013-05-21 : 15:56

Aupa Marijo:

Ziur ezin dizut esan baina ezezkoan nago, antolatzaileek ez bait didate aukera hori aipatu. Badakit ez dela berdina, ezta gutxiago ere, baina erabiliko dudan aurkezpena nire blogean argitaratuko dut...

2013-05-23 : 02:35

Hitzaldiaren aurkezpena eskuragarri dago: http://ikusimakusi.net/eu/2013/sare-sozialen-sukarra/

Erantzun

Sartu