Wikipedia hezkuntza baliabide gisa bihurtu da urteotan. Gehienetan, informazio iturri bezala erabiltzen dute gure ikasleek. Baina Wikipedia proiektuak kolaborazioa du ardatza, Wikimedia fundazioaren beste proiektuak bezala, eta ikasleek lankidetza proiektuak garatzeko ingurune ezin aproposa da. Hortaz aritzeko ikastaroa antolatu du Berritzegune Nagusiak hezkuntza ez-unibertsitarientzako irakasleei zuzenduta.