Gaurtik asteazkenera (uztailak 16-18) Espainiako UIMP uda ikastaroetan kooperatibismoaren inguruko nazioarteko mintegi bat izango da. Saioak streaming bidez errentrasmitituko dira bideoz Tulankide.com webgunean. Ikastaroa antolatzen laguntzen du MONDRAGON Taldeak, eta honen zabalkunde kooperatiborako zuzendaria, Mikel Lezamiz, da ikastaroko zuzendaria. Ikastaroaren izenburua, berriz, honakoa: "Gaur kooperatibek mundu hobea eraikitzen laguntzen dute".
Streaming emanaldien leihoa zabalik egongo da Tulankide.com-eko azalean uda ikastaroak irauten duen bitartean.
UIMP ikastaroak Santaderren dira, Magdalena jauregian. Honako hay Twitter bidez ere jarraitu ahal izango da eta hau da proposatzen duten gakoa parte hartzeko: #cooperativismo. Ikastaroari buruzko informazio gehiago, hemen.
Zuzeneko erretransmisioan ez dituzte egitarauko ekintza guztiak emango (ikus hemen egitaraua PDF formatuan) baina bai saio mamitsuenak. Horiek zerrendatu ditugu hemen.
Azken aldi honetan, euro inguruneko krisi ekonomikoaren erdian, Mondragon Taldearen esperientziak interesa erakarri du nazioarteko prentsa berezituan.
Euskal Herriko egoera ekonomikoari buruzko piezan, Reuters-ek ikastaro honetako zuzendaria, Mikel Lezamiz, elkarrizketatu zuen besteak beste:
"If we didn't export, we'd be having a hard time," said Mikel Lezamiz, a director at Mondragon. "It's thanks to exports that we survive or this whole thing would come crashing down. Survival comes from not depending on a single market, but on a number of markets.
Oihartzuna izan duen beste artikulu bat The Guardian egunkari britainiarrean argitaratu da.
The MC rule that all enterprises are to source their inputs from the best and least-costly producers – whether or not those are also MC enterprises – has kept MC at the cutting edge of new technologies. (...) R&D within MC now employs 800 people with a budget over $75m. In 2010, 21.4% of sales of MC industries were new products and services that did not exist five years earlier.
Erantzun
Sartu