Teknologia albisteak

IV. Gurasoei Gutuna, ttiklik eta Irrien Lagunekin elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia
2016-06-20 : 15:25

Norberak gurasoei esan nahi dizkien hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera emango dute Irrien Lagunen Klubak eta Ttiklik elkarguneak Ttiklik Idazlan Laburren Lehiaketaren laugarren aldian. Orain arte elkarguneak aurrera eraman duen egitasmoa elkarlanean egingo dute aurten. Gurasoei omenaldibat egiteko modua eskaintzen du lehiaketak, eta, era berean, idazteko zaletasuna indartzeko baliagarria da.

  • Zenbatetan gelditzen da bat gurasoei esan nahi diena esan gabe?
  • Zenbat aukera galdu, zenbat askatu gabeko sentimendu?
  • Lotsa izan daiteke isilik geratzeko arrazoia, edo une jakin bateko haserrea, tristura…
  • Eta hori guztia idatziz adierazteko aukera egongo balitz?
  • Errazagoa litzateke, ziur aski.

Ez dago sentimenduak adierazteko adinik: guztiek esan gura diete zerbait gurasoei. Horregatik, ez dago lehiaketan parte hartzeko adin mugarik, mailaketa bat besterik ez: 6-11 urtekoen saila, 12-18 bitartekoena eta 18 urtetik gorakoena. Haur gazteagoen kasuan —0-7 urte bitartekoak—, gutuna idatzi beharrean, marrazkien bitartez adieraz diezazkiekete sentimenduak gurasoei, Gurasoei gutunaatalean. Gutunak edo marrazkiak bidaltzeko epea irailaren 15etik azaroaren 10era izango da. Azaroaren 26an egingo dute sari banaketa. Ekitaldi berezia izango da, haurrentzako lantegiak, zozketak eta gonbidatuak izango baitira.

TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETAk, 2013. urtean du bere sorrera. Urte horretan bete bait ziren 15 urte gure GURASOAK auto-istripuz joan zirela. Galdu genituen guraso horiei, eta beste guraso guztiei omenaldia egiteko asmotan, idazlan laburren lehiaketa honi ‘GURASOEI GUTUNA’ izena jarri zitzaion.

Lehiaketa honen helburua, bakoitzak bere gurasoei esan nahi dizkien hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera ematea da. 7 urtetik hasita muga gabeko jende guztia animatu nahi dugu idaztera. 0tik 6ra bitarteko haurrak ere, marrazkien bidez, GURASOEI esan nahi dietena espresatzeko aukera irekia dute.

AURREKO EDIZIOAK:

⭐ III. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA

⭐ II. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA

⭐ I. TTIKLIK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA

⭐ Mari Karmen Odriozolaren gutuna, 2014ko irabazlea #gurasoeigutuna

⭐ GURASOEI GUTUNA OLERKITAN. Andoni Salamero.

GUTTUNAK BIDALTZEKO EPEA, IRAILAREN 15ETIK AZAROAREN 10ERA.

Oinarriak: HEMEN

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Erantzun

Sartu