Teknologia albisteak

2015 jardunaldi irekiak euskaraz. Jaiotzetik Nerabezarora

Erabiltzailearen aurpegia
2015-02-16 : 06:23
Datorren martxoaren 14an, larunbata, jardunaldi irekia izango da Beasainen, Igartza Jauregian. Guraso eta hezkuntza eta gizarte esparruko profesionalentzako. Psikologo, pedagogo, irakasle, terapeuta, hezitzaile, gizarte langile eta beste edozein interesaturentzat. Dohainik da, baina izena eman beharra dago.
  • Data: 2015eko martxoak 14 larunbata
  • Ordutegia: 11:00 a 20:00
  • Sarrera: DOHAINIK*
  • Nori zuzendua: Guraso eta hezkuntza eta gizarte esparruko profesionalentzako. Psikologo, pedagogo, irakasle, terapeuta, hezitzaile, gizarte langile eta beste edozein interesatu. 

*Izen-ematea beharrezkoa

PROGRAMA

11:00 AURKEZPENA ETA ONGI-ETORRIA

11:15-12:45 "HAZIERA KONZIENTEA. Gure seme-alabak maitasunez eta errespetuz hezten"

Hizlaria: Miren Camisón. Haziera Ekologikoan eta Prebentzio Psikosozialean Espezialista (Es.Te.R.), Haur Masaje Hezitzailea, Edoskitze Monitorea, Haur Hezkuntzako irakaslea eta Filosofian Lizentziatua, Haur Filosofiako irakaslea, HaziHezi aldizkariko aholkularia, Bi seme-alaben ama

13:00-14:30NERABEZAROA. Oinarria, ulermena, inplikazioak, ingurunea, aldaketak

Hizlaria: Beatriz Ezeiza. Psikolagun Gabineteko Zuzendaria, Irakasle (Huhezi), Logopeda (ISEP), Pedagogia Terapeutikan Espezialista (Huhezi), Adimen Emozionalean Aditua eta guraso formatzailea, Bi semeren ama.

16:45-18:15AFEKTIBOTASUN SEXUALA NERABEZAROAN

Hizlaria: Olatz Berastegi, sexologoa-Gestalt Terapeuta http://www.harremanak.net/

18:30-20:00ZAILTASUNAK / GATAZKEN KUDEAKETA IKUSPEGI SISTEMIKOTIK”

Hizlaria: Aitziber Aierdi. Psikologian Lizentziatua, Masterra haur eta nerabeen jarrera arazoetan (Albor-cohs),Helduen psikologia klinikoan eta osasunean Masterra (ISEP), Familia eta bikote Psikoterapeuta (Avapsi), Adimen Emozionalean aditua.

Non: Beasaingo Igartza Jauregian                               

IZEN EMATEAK: HEMEN

PSIKOLAGUN eta TTiKLiK! ELKARGUNEAren II. HITZALDI SORTA “jaiotzetik, nerabezarora”

 

Erantzun

Sartu