Datorren ostegunean, Azaroak 29, urte bete egingo du TTiKLiK.com-en aurreneko sarrera publikatu zenetik. Zozketan parte hartuko dutenak, egun eta ordu horretan gure buletinean izena emanda dauden guztiak eta/edo facebook-eko urtebetetze hitzordura etorriko direla esan dutenak izango dira.
Hasi ginenetik gure inguruko bizitza erabat aldatu zaigu, proiektu berriak martxan jarri ditugu, eta baita beste asko atzean utzi.
Urte bat betetze honek guretzako esanahi asko dauka, hasiera batean informazio propioa biltzeko gune bat zena gaur egun egunero bixitatzen gaituzten pertsonentzako informazio-biltegi bihurtu da. Pozgarria da astero-astero bixita kopurua goraka doala ikustea, eta are pozgarriagoa oraindik jasotzen ditugun animo eta elkartasun mezuak jasotzea.
Sarrera hau aprobetxatuz urte honetan gurekin egon diren pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta batez ere gure kolaboratzaileei: Arantxa Urbe, Asun Ortego, Garbiñe Etxaniz, Itziar Gomez Sarasola, Jone Areta Urrestaratzu, Lorena Martinez Oronoz, Maite Franko, Nerea Mendizabal eta Pily Mendiri. Baita lotura.com-eko Idoia Soto eta Idoia Iradiri eta baita Lan Irekia ekimenari (pilak jartzen lagundu digutelako)
ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ!!!
Egun berezi hori ospatzeko, nola ez, zozketa politt bat jarri nahi izan degu martxan:
Azaroaren 29an, arratsaldeko 15:44etan izango da zozketa [Aza 29, 2011 @ 15:44] orduntxe argitaratu baitzen gure aurreneko post-a: El niño feliz. Su clave Psicológica
Zozketan parte hartuko dutenak, egun eta ordu horretan gure buletinean izena emanda dauden guztiak eta/edo facebook-eko urtebetetze hitzordura etorriko direla esan dutenak izango dira.
Zozketatuko dena: Oparipuin pertsonalizatu bat (irabazleak esaten duenarentzako), bai ttiklik.com web gunean publikatuko dena eta baita ere formatu polit batean etxean jaso ahal izango duena; honekin batera, 'pazientzia' zakukadatxo bat ere bidaliko zaio.
Animatu eta parte hartu!!!
*Irabazlea Penintsula Iberiarretik kanpo badago, oparipuina eta zakukada on-line bakarrik jaso ahal izango dituOraindik bide luzea daukagu aurretik eta bide hori zuek denok gurekin zaretela egiten jarraitu nahiko genuke.
Eskerrik asko!!!