Donostiako Ttan Ttakun irrati euskaldun libreak Android gailuetarako aplikazioa plazaratu du
2013-09-26 22:13
Ttan Ttakun irratiak Android gailuetarako aplikazioa plazaratu berri du. Irratiak sortzen dituen eduki guztiak zein webgunean topatu daiteken informazioa era guztiz erosoan patrikan eramateko aukera paregabea!
Hona hemen Ttan Ttakun irratiaren Android aplikazioa! Lautech kooperatibako lagunek garatua izan da, azken aldian irratiaren presentzia digitala areagotzeko egin diren lanen baitan.
Aplikazio honen bidez irratia streaming bidez entzuteko aukera izango duzue, programazioa ikusi, azken berriak irakurri, irratsaioen azken audioak entzun… hori dena eta askoz ere gehiago!
Webgunean bere txokoa prestatu diogu, bertan topatuko duzue informazio guztia!
ttanttakun.com/appeta zuzenean deskargatu nahi baduzuen hona hemen esteka:
Erantzunak kargatzen...