Bretxa Merkatal Gunean du egoitza LeTitare proiektuak. Denda bat baino gehiago da, tailerra, sorkuntza gunea eta bere lanaren erakusleiho dugu espazio hau. Iratik bere eskuak erabiliaz paperean irudikatzen ditu bere ideiak, ondoren jostorratz eta hariarekin oihal gainean hauek egi bihurtzeko.
LeTitarek egungo modaren beste alternatiba bat eskaintzen du, zentzugabeko joeretatik alde eginez. Diseinu minimalistak sortzen ditu, jantzi erabilgarriak, erosoak eta estilo handikoak, beti ere kalitateari beharrezko garrantzia emanaz. Euskaraz eta Euskal Herrian sortutako jantziak.
BIDEO-ELKARRIZKETA
Erantzun
Sartu