Teknologia albisteak

Bihar, ekainaren 28an, "Gros Gallery Night"

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-26 : 18:08
Kinka taldeak Gros Gallery Night festa antolatu du biharko, ekainak 28. 

Iritsi da Donostiara lehen galerien festa. Kinka taldearen eskutik, Gros auzoan zehar ibilaldi bat izango da ekainaren 28 iluntzean, 4 geldialdi izango dituen ibilbidea. Geldialdi bakoitza ordubetekoa izango da eta bakoitza espazio ezberdin batean. 

Hiri askotan egin izan ohi den bezala, Berlin, Paris, Wiesbaden, Bartzelona, Madrid, Bilbo...Donostiako Gros auzoko galeriekin elkarlanean, lau orduko programaketa bat itxi dute, arte erakusketak, kontzertuak, dantza eta dastatzeak nahastuko dituena. 

Gros auzoan ospatuko da lehen edizioa, baina hiri osora zabaltzeko asmoa dute datorren ediziorako. 

Larunbaterako plan bikaina, arteaz bere osotasunean gozatzeko eta dohainik.

BIDEO-ERREPORTAJEA

Erantzun

Sartu