Teknologia albisteak
1

Karena, Euskal Herriko Crowdfunding plataforma

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-15 : 09:50
Euskara, auzolana eta prozesu parte-hartzailea bultzatzen duen Karena Crowdfunding plataforma berria.
BIDEO-ERREPORTAJEA:

Erantzunak

2014-06-19 : 09:16

Karena crowdfunding http://karena.eu plataforma, auzolanaren eta egitasmo txiki zein ertainen finantzaketarako tresna euskalduna da. Gure herrian dauden hamaika proiektuei, eta finantzaketa arazoak medio, ezerezean gelditu izan diren proiektuei aukera berri bat eskaini nahi diegu. Behar horri erantzuteko asmoz, munduan zehar martxan zeuden esperientzia ezberdinak aztertzeari ekin genion, eta azkenik, 2014ko Ekainaren 18an KARENA jaio da.

Helburu jakin batzuekin eman genion hasiera proiektu honi, eta horiek bihurtu ditugu gure jardunaren ardatz. Ardatz hori osatzen duten gako nagusiak EUSKARA, AUZOLANA eta PROZESU PARTE-HARTZAILEAK dira. Horiei begira sortu dugu gure ekimena eta horiek izango dira bere mamia osatuko duten oinarriak. Proiektuen finatzaketarako tresna izateaz gain, auzolan eta herri egitasmoen saretze eta elkarlanerako tresna ere izatea da nahi du Karenak. Horregatik, webgunean bertan, gune berezitu bat eskainiko diegu egitasmo horiei guztiei, OILATEGIA izeneko gunean. Hemendik dei, beraz bertan parte hartzeko.

http://karena.eu/bozkak.php

AMETSAK EGIA BIHURTZEKO jaio da KARENA! Beraz, PENTSATU, EKIN ETA EGIN!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago