Kabia gune digitalaren egitaraua 2017ko Durangoko Azokan
52. Durangoko Azokaren barruan, Kabia gune digitalean ere egitaraua prest dago. Aurten, bost egun izango ditugu kultura digitalaz ere gozatzeko. Goiz eta arratsaldeko ordutegia izango dugu, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 19:30era.
Hauxe da gure planteamendua:
-
Abenduak 6, asteazkena: Bideo jokoen Eguna izango da, Game Erauntsiaren eskutik. Iaz ere gurekin izan genituen Kabian, eta oso dibertigarria izan zen.
-
Abenduak 7, osteguna: Tailerrak. Goizean zuen lehen aplikazioa egiteko aukera izango duzue Skura Mobile-ren laguntzaz eta AppInventor-ekin. Arratsaldean, autodefentsa digitalaz ikasiko dugu guztiok, Hack.in#Badakigu elkarteko kideei esker.
-
Abenduak 8, ostirala: Wikipedia izango da protagonista.
-
Abenduak 9, larunbata: Egun irekia. Proposamenak hemen egin ditzakezue, baina azkar ibili dagoeneko eguna betetzen ari gara eta. Goiza, dagoeneko, itxi dugu: Izarkom, Blogetan.eus, Sarean.eus, Hezkuntza Librea (Teknologia hezkuntzan. Zeinen esku? Ardurak eta proposamenak)... Animatu arratsaldean zuen proiektuak gurekin partekatzera! Urriaren 31ra arteko epea duzue.
-
Abenduak 10, igandea: Printzipioz, goizez bakarrik egongo da irekita Kabia, 11:00etatik 14:00etara, eta PuntuEus-i eskainiko diogu: ‘Sarean’ irratsaioa eta ‘Emakumeak teknologian’ solasaldia.

Erantzunak kargatzen...