Teknologia Kabi@

Larunbatean abenduaren 8an bertan laguntzen egongo gara eta teknologiaren alorrean biltzeko, eztabaidatzeko, jarduteko aukera izan nahi dugu. Horretarako bi ekimen nagusi izango dira alde batetik tailer irekiak eta bestetik Tabu 10 hitzaldi sorta. Beste ekimen batzuetatik aldendu nahi izan dugu eta oraingoan teknologiaz euskaraz jardun nahi dugu eta ez euskara gai bezala teknologiatik begiratu. Parte hartzeko deia egin nahi dizuegu!
Teknologia libre tailer irekiak
‘Durangoko Azoka’ proiektua, teknologia libre tailer irekiak; gaika: hardware, software, sareak eta mugikorrak. Tailerrak guztiz irekiak izango dira, baina zuen interesak adierazteko eta taldeak hobeto antolatzeko izena ematea eskertuko genizueke.
Tabu 10
‘Tabu 10′ aurkezpen sorta teknologiaren inguruan euskaraz: 10 minutu, 10 diapositiba, euskara hitz tabu gisa. Bidali zure aurkezpena.
Lotura interesgarriak
- Kabia egitarau osoa: http://durangokoazoka.com/index.php?op=26
- Teknologia libre tailer irekiak formularioa: https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?formkey=dFlNSWRZVlNiTGY1RjJ3WlpzcHQtMXc6MQ#gid=0
- Tabu 10 hitzaldiak proposatzeko formularioa: https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?formkey=dHg2QXFwbTlzR3U4VXlJZi1SWC1fTnc6MQ#gid=0
- Tranxmedia talka http://teketen.com/2012/tranxmedia-talka/
Erantzunak kargatzen...