Teknologia albisteak

Martxelo Otamendi ordezkatuko du Amagoia Mujikak Berriako zuzendaritzan

berriatb
2023-06-05 : 08:36

Asteburuan jakinarazi du Berriak Martxelo Otamendi 20 urteko zuzendariak erretiroa hartuko duela, eta udazkenean oraingo zuzendariordeak, Amagoia Mujika Tolaretxipik (Andoain, 1971), hartuko duela lekukoa. Datorren ekainaren 17an, eskertza eta omenaldia egingo zaio Martxelo Otamendiri, Donostiako Tabakaleran antolatu den ekitaldi batean. 30 urteko jarduna, Egunkarian eta Berrian, Otamendik egindakoa, eta Amagoia Mujikarena ere ia beste horrenbeste, 1995ean hasi baitzen Euskaldunon Egunkarian. Zuzendaritzatik erretitatutakoan, Berriaren administrazio kontseiluan jarraituko du Martxelo Otamendik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago