Euskaltzaindiak 2021ean zendu zen Allande Sokarros kazetari eta euskaltzain urgazlea omendu zuen joan den asteleheneko Sarako Idazleen Biltzarrean. Sü Azia elkartearekin batera, Allande Socarros (1957-2021). Euskal idazlan eta lekukotasun liburua aurkeztu zuen akademiak bertan. Agerpenean izan ziren Antton Curutcharri Euskararen erakunde publikoko zuzendaria, Marcel Bedaxagar Sü Azia elkarteko kidea eta 'Battittu' Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria.
Erantzun
Sartu