Hernaniko Udalak sagardotegietako txotx garaian ohiko bihurtzen diren errespeturik gabeko jarreren aurkako kanpaina bat abiatu du. "Sagardoaren aitzakian jokabide sexistak eta arrazistak izaten dira maiz eta Hernanin horrelako jarrerak ez ditugula onartzen ozen esateko garaia da". Bizilagunen atsedenerako eskubidea eta herria bera errespetatzeko dei egiten du kanpaina horrek. Euskarriak (bisualak ere) Hiru Damatxo etxeak egin ditu.
Erantzun
Sartu