Teknologia albisteak

UEUren 50. urteurrenean: "Euskal Unibertsitatearekin amesten du UEUk"

Goiena Komunikazio Taldea
2022-07-10 : 09:00

Ane Sarasua Aranberri UEUko idazkari nagusia da eta harekin hitz egiten aritu zen Idoia Torregarai UEUren 50. urteurrenaz, egindako ibilbideak eta esku artean dituzte proiektuez. Ttap aldizkarirako egin zuen elkarrizketa Torregaraik, baina aldi berean bera da UEUko komunikazio arduraduna. UEU 1970-1972 urteen bitartean hasi zen sortzen, Baionako Kultur Asteen baitan, Kataluniako eredu bati jarraituz pentsalari bilkurak eginez. Udako Unibertsitate izenarekin 1973an Donibane Lohizunen finkatu zen ekimen hura, eta lau urteren buruan, Lapurditik Iruñera joan zen.

Erantzun

Sartu