Odei Barroso urruñarra bertsolari gisa ezagutu genuen lehenbizi, baina musikara eta rap egitera egin zuen bira (2zio taldearekin), eta orain bakarka (ia), Ødei izen zertxobait ukituarekin. Bi urtean, diskoa prestatzen lan egin du, Terapia du izenburua, eta osorik jarri du sarean entzungai.
"Ez dut eskola zaharra ukatzen, baina probatu nahi dut berria", adierazi du Kazeta.eus-en elkarrizketa batean, "...nik euskaraz pentsatu, idatzi eta abesten dut, hori da egiten dakidana. Rapa ingelesez edo frantsesez entzuten dugu eta baitezpada ez ditugu letra guziak ulertzen, baina maite dugu". Terapia eskuratu daiteke plataforma digitaletan, eta hemen ere bai.
Erantzun
Sartu