Teknologia albisteak

Su Txikitan, zornotzarrak ipuin kontalari jarri ditu Udalak

Amorebieta-Etxanoko Udala. Kultura eta kirol saila
2022-03-30 : 09:00

Zornotzako Udalak antolatutako ekimena da Su Txikitan. 10 urtetik gorako neska-mutilei zuzendutako egitasmoa da, ipuin kontaketa ardatz, gizakiaren, kulturaren eta naturaren baloreak uztartzen dituen programa. Herriko pertsonaia ezberdinek eurek sortutako ipuina kontatuko diete 10 urtetik gorako neska-mutilei. Eta ondoren, solasaldia egiteko aukera izango da. Irakurketa eta ondorengo solasaldi guztiak bideoan grabatuko dira, eta Internetera igo. Hemen da bigarren saioa, Pili Larruzearekin, Unai Ormaetxearen laguntzarekin, hortxe da ipuina denontzat.

Erantzun

Sartu