Teknologia albisteak

Askapenak 35 urte beteko ditu, hainbat brigada internazionalista antolatuz

Ahotsa Info
2022-03-02 : 12:10

Askapena euskal mugimendu internazionalistak 35 urte beteko ditu aurten batetik, eta bestetik, panedemiako bi urteen ostean, berriro ere martxan jarriko dituzte brigadak: "hainbat udagorri" antolatuko dituztela iragarri dute, hemen itsatsitako bideoan azaldu dutenez. "Gure hastapenetik, brigadak izan dira horretarako tresnarik garrantzitsuenetako bat; izan ere, gainontzeko herri langileen borrokak ezagutu eta geureak irakaspen horietaz elikatu dituzte ehunka euskal brigadistek, eta, noski, era berean, gure herriko esperientziak gainontzeko herrietara zabaldu izan ditugu. Horregatik daramatzagu 35 udagorri Euskal Herriari ekarpen internazionalista egiten. (...) Askapenaren brigadetan ez goaz turismo politikoa egitera, ezta laguntzera edo irakaspen iraultzailerik ematera. Urte luzeetako esperientziak ederki erakutsi digu praktika horiek ez dutela zentzurik, eta jarrera paternalistak bultzatu zein besteen borrokak eskaparate huts izatera daramatzatela; horrek ez dakar herriokiko onurarik. Guk munduko herri langile guztion askatasuna dugu helburu, geurearen askatasuna izanik lehen urratsa, hori baita gainontzeko herriei egin diezaiekegun ekarpenik eraginkorrena".

Brigadetarako izen ematea irakita dago apirilaren 19a bitartean. Informazioa, brigadak (a bildua) askapena.eus

Erantzun

Sartu