Teknologia albisteak

Uhinak: 2022ko Korrikaren dokumentala

AEK
2022-02-27 : 09:08

22. Korrikaren dokumentala, Uhinak, sarean dago jada ikusgai. Txakur Gorria Sormen Kolektiboak idatzi du gidoia eta zuzendu du filma, eta hainbat lagunen kolaborazioarekin egina dago (ikus kredituak), horien artean Lorea Agirre off-eko ahotsa jartzen. Protagonistak, dena dela, Euskal Herriko bederatzi puntutako hiztunak dira. "hots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan".

Ane Labaka Txakur Gorria kolektibokoak honela azaldu zuen aurkezpenean: "Korrikaren leloak bi zati dituen moduan (“Hitz” eta “Ekin”), geuk bi zati horietan bereizi dugu dokumentala. Hasteko, bederatzi lagunen “hitzei” esker beste hainbeste errealitate linguistiko eta emozional ezagutzeko aukera izango du ikusleak. “Ekiteari” dagokion zatian, berriz, hitzek mundua eraikitzeko duten gaitasunaz hausnartzeko gonbita egingo zaio, Lorea Agirreren ahotsean eta Korrikko irudi zaharrekin lagunduta"

Erantzun

Sartu