Teknologia albisteak

Argia egutegitik, efemerideak egunero

Maider Ansa Zugarramurdi
2022-01-28 : 08:49

Maider Ansak Youtubeko kanal bitxi bat elikatzeari ekin dio: Argiako efemerideak kontatzen dizkigu, Argia egutegi takotik hartuta. Asteleheneko klipa da hau, urtarrilaren 24koa, eta hor aipatzen da, besteak beste, 1631an Gatzaren matxinada izan zela egun horretan Gernikan (izatez, zabalpen handiagoko gatazka Bizkaian zehar). Baina, tira, gaurko efemerdieak (urtarrilak 28)ere hor dira jada, goizean goizetik sarean. Bide batez, 2022ko Argia egutegia salgai dago oraindik ere.

Erantzun

Sartu