Aiora Mujikak (Probatxoa Youtuber gisa eta sare sozialetan) Euskal Herriko youtube xume eta aitzindariak bost urteko ibilbidea osatuko du urtarrilaren 17an, eta ordurako bere kanaleko 100. bideoa egiten saiatuko dela agindu du. 2021ean bakarrik bost bideo egin zituela eta, bere kanala hiltzen utzi baino, ehun bideoko zenbakia biribilzeko falta zaizkionak sprint ahalegin batean egitea erabaki du, eta gero hortxe utzi egindakoa. Ba ez da marka txarra izango, Aiora, ez horixe. Ondoren zer egingo duen? Hausnarketarako. Twitchera saltoa egin dezan ere iradoki diote lagunen batzuek, baina pentsatu beharra dauka Probatxoak. "Gero gerokoak!", dio Aiorak.
Erantzun
Sartu